}

Visilog; ordenadore bidezko ikusmena

1989/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Visilog, Noesis elkarte frantsesaren, Frantziako Automatika eta Informatikarako Ikerketa Insitutu Nazionalaren eta Pariseko Meatze-Eskolaren elkarlanari esker garatutako ordenadore bidezko ikusketarako programa da. Programa irekia da eta liburutegi zientifiko moduan nahiz monitore elkarreragile baten kontrolpean erabil daiteke. C lengoaian egina dago erabat eta beraz C lengoaiaren konpiladore standard-a duen edozein ordenadoretan erabili ahal izango da. Sarean ere lan egin daiteke. Visilog irudien tratamendu numerikorako eta eszenen analisirako erreminta izugarria da; aplikazio industrialetarako garapen- eta ikerketa-zentruei bereziki zuzendua dago.

Objektuen detekzioan, partikula-kontaketan eta formen eta zonaldeen analisian sortzen diren arazoak problemarik gabe ebazten ditu, baina honez gain berehala inplementa daitezkeen beste modulu osagarri batzuk ere eskaintzen ditu; ikerketa aurreratuagoen behar espezifikoetara zuzenduak, hain zuzen, hala nola, morfologia konplexua, objektuen azterketa eta kokapena, hiru dimentsioko berreraikuntzak, ikusmen estereoskopikoa, irudien segmentazioa etab.

Visilog-en aplikazio-esparrua nahikoa zabala da: kalitate-kontrola, analisi mikroskopikoak, etab.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia