Urtegiaren arriskuak
1995/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Indiako Narmanda ibaiaren ibilbidean bi urtegi handi eraikitzeko proiektua martxan da jadanik. Lanak amaitzerako, 160.000 lagun eta ehundaka animali espezie etxerik gabe geratuko dira, noraezean. Urtegiek, izan ere, eskualde osoko oreka ekologikoa eta habitata apurtu egingo dute eta gaur egun desagertzear dauden espezieak iraungi egingo direla diote biologoek.
Eskualde honetako aberastasuna ikaragarria da. Animaliaz gain, sendabelarrak nonahi aurki daitezke bertan. Batez beste, babesgarritzat jotzen diren 369 landare-espezie zenbatu dituzte urtegiak urperatuko duen eskualdean. Horietatik 31 munduan beste inon aurki ez daitezkeenak direla uste da. Landareekin batera hauei buruzko jakintza ere galdu egingo da, inon idatzi gabe belaunaldiz belaunaldi hitzez pasatu baitiote elkarri.
Narmanda ibaiak berak ohikoak dituen inkilino asko galduko du. Urtegirako lanak hasi zirenez geroztik, anitz espeziek alde egin behar izan du. Orain arte poluzioak, neurrigabeko arrantzak eta espezie berrien etorrerak mehatxatu badituzte ere, urtegia etsai berria bilakatu da Narmanda ibaiaren arrainentzat.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia