}

Urreztatutako bakterio sentikorrak

2005/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urreztatutako bakterio sentikorrak
2005/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: ARTXIBOKOA)

Bakterio biziak eta zirkuitu elektroniko bat uztartu dituzte hezetasuna detektatzeko sentsore bat egiteko. Nebraskako Unibertsitateko ikertzaile batek garatu du, eta, haren esanean, sentsorea izugarri sentikorra da.

Zirkuituan txertatutako bakterioak urrezko nanopartikulaz estalita daude; hartara, korronte elektrikoa eroan dezakete. Hezetasun-maila igotzen denean, bakterioak puztu egiten dira pittin bat. Ondorioz, nanopartikulen arteko distantzia handitu egiten da, eta zailagoa da korronte elektrikoa eroatea.

Bakterioez osatutako sentsorea beste edozein baino askoz ere sentikorragoa da. Hain zuzen ere, hezetasuna % 20tik % 0ra jaisten bada, korronte elektrikoa 40 aldiz areagotzen da; aldiz, sentsore arrunt batean 10 aldiz handiagoa besterik ez da. Horregatik, sentsorea batez ere egokia da atmosfera lehorrean gertatzen diren aldaketa txikiak garrantzitsuak diren kasuetan.

Aipatzekoa da bakterioek bi egun irauten dutela bizirik elikagairik gabe, baina hil ondoren ere berdin funtzionatzen duela sentsoreak.

Berriak labur
2
1
215
2005
12
002
Teknologia