Urrezko nanopartikulen egitura
2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urrea laborategietan erabiltzen denean, oso kantitate txikietan erabiltzen da, hauts-forman; urre-nanopartikula batzuk nahikoa dira esperimentuetan erabiltzeko. Ohikoa da urrea hainbat aplikaziotarako, eta, hala ere, ohiko urre-nanopartikula horien egitura zehatza ez zen ezaguna. Horregatik, Stanford Unibertsitateko ikertzaileek nanopartikula horien kristal bat sortu, eta X izpien bitartez aztertu dute: 102 urre-atomoko partikulak dira, urre metalikoan atomoek duten antolamendu bera dute, eta sufrea duten 44 molekulaz inguratuta daude.
Sufredun molekulak urreari gehitzen zaizkio, nanopartikulak elkarrekin lot ez daitezen; babes-geruza bat sortzen dute urrearen inguruan. Ikerketa honek argitu du nolakoa den geruza hori, eta horrek lagunduko du urre-nanopartikula osoaren elkarrekintza kimikoaren eredu bat garatzen. Eredu hori, laborategiko lanetan ez ezik, urrearen toxikotasuna aztertzeko ere izango da erabilgarria.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia