Urpeko soinuek ur-azala zeharkatzen dute
2006/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urpeko soinuek ur-azala zeharkatzen dute
2006/12/01 | Elhuyar
Urpean sortzen diren soinuak ezin direla airera transmititu zioten orain arteko teoria guztiek. Ideia hori ezeztatzen duen teoria bat plazaratu dute, ordea. Teoria horren arabera, soinu-iturriak bi motatako uhinak igortzen ditu; batzuk gai dira uraren azala zeharkatu eta airera zabaltzeko, eta besteak, berriz, gainazalean islatzen dira. Airera ateratzen diren uhinak maiztasun txikikoak dira. Uhin horiek nahiko erraz galtzen dute indarra azalerako bidean; hortaz, soinuaren igorlea azaletik hurbil baldin badago bakarrik da posible soinua airera iristea.
1
226
2006
12
008
Fisika; Hidrologia
Berriak labur
6
eu es fr en ca gl