Urari artsenikoa kentzeko metodo merkea
2002/07/15 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Birrindutako adreiluz eta burdina(II) sulfatoz osatutako nahasketa berotuz lortzen da iragazkiaren osagai nagusia. Iragazki berriak abantaila ugari ditu: uretako artsenikoa harrapatzeaz gain, burdina eta beruna kentzeko gaitasun handia erakutsi du eta, gainera, oso merkea da: iragazki bakoitza egiteko 3$ besterik ez dira behar.
Oso berri ona da Bangladesh-ko biztanleentzat, herrialde hartako uretan berez agertzen baita artsenikoa. Inguru hartako arroketan artseniko-kontzentrazioa oso altua da eta, ondorioz, lur azpiko urak ere kutsatuta daude. Ur kutsatu horien eraginez, Bangladeshen bakarrik pozoitutako 80 milioi pertsona daudela kalkulatu du OMEk.
Artseniasiak, artsenikoz pozoitze kronikoak, oso eragin txarra du gorputzean. Batez ere odol-zirkulazioan eragiten ditu arazoak: arteriosklerosia eta bihotzekoak izateko arriskua handiagoatzen du. Horretaz gain, diabetesarekin ere erlazionatuta dagoela diote zenbait zientzialarik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia