}

Uraren poluziorako irtenbide berria

1996/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Uraren poluzioari irtenbide merkea eta erraza eman ahal izango zaio etorkizunean. Uste horretakoak dira EEBBetako Cape Cod-eko ikerketa-zentruan poluzioaren aurkako teknika berria garatu eta aztertzen ari diren zientzilariak. Jadanik laborategiko urratsa gainditu egin du teknika berri horrek eta orain eskala handiko entseiuak egiteko eta bide batez, uraren poluzioari irtenbide berria emateko prest daudela iragarri dute.

Cape Cod-eko ikerlariek garatu duten teknika berriak arrakasta lortzekotan, irtenbide merkea eta erabilterraza izango da epe motzera. Teknika horren hastapena poluitzaileak desegitean datza. Horretarako, poluitutako ura kanalizatu egin behar da lehenik eta Cape Cod-eko eredua probatzeko ubide-Bare berria eraiki dute. Hondarrezko eta metal txirbilezko iragazkietatik pasarazten da ura eta une horretan ematen da poluzioaren aurkako urratsa: metalak molekula toxikoen kontra eragiten du eta prozesuan zehar giza osasunarentzat kaltegarriak ez diren gasak sortzen dira.

Behin eta berriro behatu dute ikerlariek prozesua laborategian, baina orain arte ez da eskala handiko entseiurik egin. Cape Cod-en erabiltzen ari den sistema berriaren emaitzak udaberri aldera ezagutzera emango direla iragarri dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia