}

Ur gainean oinez

2004/11/08 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zapatariek (Gerris sp.) ur gainean ibiltzeko trebezia dute, erraz ibiltzen dira putzuen ur-azalean. Eta adituak beti txunditu izan ditu gaitasun horrek. Orain arte uste zuten oinen azpiko argizari-metaketei esker geratzen zirela uraren gainean, baina, dirudienez, altxatzea aire-poltsa batzuek eragiten dute, oinetako ileen eta ildasken artean geratzen diren aire-poltsek, hain zuzen.

Argazkia: V.Vodrazkova

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia