Untxiak ere gaixotu daitezke prioiekin
2012/04/02 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna Iturria: Elhuyar aldizkaria
In vitro egindako ikerketetan oinarritu da lana eta Joaquín Castilla doktore eta Ikerbasqueko ikertzaileak gidatu du ikerketa. “Prioiak animalietan nola erreplikatzen diren errepikatu dugu laborategian, baina modu askoz azkar eta eraginkorragoan. Gure laborategian saiatu gara egiaztatzen ea untxien ustezko erresistentzia hori egiazkoa zen ala ez. Emaitza harrigarria izan da; izan ere, laborategian hainbat jatorritako prioiak erabili ditugu (ardi-, behi-, txerri-jatorrikoak eta beste) eta ia guztiek sortu dute in vitro untxi-prioi bat. Lehen aldia zen untxi-prioi bat ikusten zela”.
Laborategiko fasearen ondoren, Castilla doktorearen lantaldeak untxietan aztertu zuen in vitro lortutako produktuaren kutsagarritasuna, eta inokulaziotik 800 egunera, animalia bat infektatu zen, nahiz eta lau urteren buruan beste animalia guztiek onik jarraitu zuten. Bi animalia-eredutan inokulatuta, untxi eta sagu transgenikoetan, urte bat behar izan da sagu transgenikoen kasuan erakusteko untxi-prioia eraginkorra dela espezie berean transmititzeko; untxien kasuan, berriz, urte eta erdi behar izan da. Hori izan da untxi-prioi bat aurkitu izanaren behin-betiko froga.
Iturria: GUK
Behi eroen gaitzak komunikabideetara salto egin zuenetik jakin nahi izan da nola eragingo zien gaitzak beste animaliei, eta urtetan pentsatu izan da untxiak erresistenteak zirela entzefalopatia espongiformearen gaitzari. Ulertzen ez bazen ere, inokulazio esperimental ugari egin zitzaien untxiei hainbat jatorritako prioiekin, eta ez zen untxirik gaixotu.
CIC Bioguneren aurkikuntza Proceedings of the National Academy of Science —PNAS— aldizkari espezializatuan argitaratu zuten martxoaren 12an.
Iturria: www.basqueresearch.com
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia