Ugaztunetan sexua determinatzen duen molekula-multzo bat aurkitu dute

Ugaztunetan sexua determinatzen duen molekula-multzo bat aurkitu dute


Ugaztunetan sexua determinatzen duen molekula-multzo bat identifikatu dute Andaluziako Garapen Biologiako Zentroko eta Granadako Unibertsitateko ikertzaileek. Saguetan frogatu dute mikroRNA izeneko RNA molekula txiki batzuk erabakigarriak direla sexu-determinazioaren prozesuan. Nature Communications aldizkarian argitaratu dutel ikerketa

Ugaztunen enbrioien gonada obulutegi edo testikulu gisa gara liteke. XY enbrioietan, Y kromosoman dagoen SRY geneak testikuluen garapena aktibatzen du, eta halakorik ez badago, obulutegiaren garapena abiatzen da. 

Orain frogatu dutenez, ordea, SYR geneaz gain, mikroRNA-multzo bat ere erabakigarria da. Hain zuzen ere, ikertzaileek ikusi dute mutazio bate ondorioz mikroRNA-multzo jakin bat falta zaien sagu arretan SYR genearen adierazpena atzeratu egiten dela, eta, ondorioz, aldi berean obulutegiaren eta testikuluen garapena abiatzen dela, eta, azkenean, obulutegi gisa garatzen dela.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartuz. 2006ko azaroaz geroztik Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko erredaktorea eta erredaktore-burua da, eta Zientzia.net webgunearen arduraduna.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Genetika