Ugaztunen jatorriaren aztarnak
1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1998. urtean Montanako (AEB) arrantxo batean ugaztun baten masailezur fosilduak aurkitu ziren.
Aurkikuntza horrek ugaztunen sorrerari buruzko teoria alda dezake. Richard Cifelli-k, Oklahomako Unibertsitatearen Historia Naturalaren Museoko paleontologoak egin zuen fosilen analisia eta "Nature" aldizkarian argitaratu zituen emaitzak. Duela 110 milioi urte, kretazeoan, bizi izan zen ugaztun baten fosila da, lehenago Asian aurkitutakoen garai berekoa. Horrek ugaztunen jatorriari buruzko teorien berriztapena dakar.
Orain arteko datuak kontuan hartuta, ugaztunak Asian sortu eta Ameriketara joan zirela uste zuten adituek. Cifelli-k esaten du azken aurkikuntza honek Ameriketan bertan ere ugaztunak sortu ote ziren kontua irekita gelditzen dela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia