}

Txori hermafrodita

2003/03/25 Elhuyar Zientzia

Harrigarria da New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean gertatutakoa: txori hermafrodita bat jaio da, kromosoma sexual biak dituelako, bai arrarena bai eta emearena ere. Adituen esanean, oso kasu berezia da, geneen nagusitasuna erakusten duelako hormonen aurrean, hau da: txoriaren sexuaren errudunak ez dira hormona-jarioak, geneak baizik.

Txoriak bitan du gorputza banatua, erdia arra eta erdia emea; adibidez, alde batean obario bat du, eta bestean, barrabil bat. Baina ez hori bakarrik: gorputzaren eskuin-erdian dauden zelula guztiek kromosoma arra dute, eta ezkerraldekoek, aldiz, kromosoma emea.

Orain, ikertzaileen interesa txoriaren garunean datza; hain zuzen ere, hil egin dute txoria burmuinaren morfologia ikertu ahal izateko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia