Txipiroi erraldoiak Txileko kostaldean
2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Animalia hori ozeano irekian bizi da normalean, eta gauez azaleratzen da arrain txikiak jateko. Aurkitu zituztenak 70-150 zentimetro luze dira. Envisat satelitearen laguntzaz aztertu dute gertaera hori, eta, ikusi dutenez, agerpena lotuta dago itsaso zabaleko ur-masaren aldaketekin.
Inguru hartan ohikoa da mantenugaiak azaleratzea. Elikagaitan aberats diren sakoneko ur hotzak gora joaten dira haizeak azaleko ur epelak baztertzen dituenean, eta, ondorioz, arrantzagune aberatsak sortzen dira. Martxoan, ordea, ez zen horrelakorik gertatu, eta horrek inguru batzuetako uraren tenperatura altuagoa izatea eragin zuen. Hain zuzen, gazitasun- eta tenperatura-gradiente handiak erakarri zituen txipiroiak, kondizio horietan aurkitzen baitute elikagaia.
Bat-bateko inbasio horrek kezka eragin du inguru hartako arrantzaleen artean. Txipiroi erraldoiak interes komertziala duten arrainekin elikatzen direnez, harrapakinak arriskuan jar ditzaketela uste dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia