Txinako eta Brasilgo espazio-agentziek elkarrekin garatu duten CBERS-2 behatze-satelitearen proiektuaren aurkezpena egin berri dute. Aipatu satelitea 2001. urtean aireratuko dutela iragarri dute; bitartean, aurtengo urrian CBERS-1 satelitea jaurtiko dute espaziora. Satelite hau ere Lurra behatzeko aipatutako bi herrialdeek duten programaren parte da.
7kn argitaratua
Beñar Kortabarria Olabarria
Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.







