}

Txertaketa-kanpaina berria E.A.E.n

1996/05/01 Eusko Jaurlaritzako Osasun saila Iturria: Elhuyar aldizkaria

Meningitisa eta meningokokoen tankerako mikroorganismoek eragindako beste zenbait infekziok gizartean kezka handia sorrarazten duten eritasunak dira: ume txikiei egin ohi diete eraso, erraz kutsatzen dira eta bere ondorioak, oso larriak izateaz gain, konpon ezin daitezkeen arrastoak utz ditzakete. Gaixotasunari aurrea hartzea beraz, lehentasunezko helburua da osasun erakundeentzat.

Gaixotasun horien kontrola lehentasunezko iharduera da Osasun Publikoarentzat eta epidemiologiako zerbitzuen ardura nagusietariko bat. Hori guztia kontutan hartuz, meningitisari aurrea hartzeko iharduera-lerro zuzenak zehaztu egin behar dira, beti ere epidemien kontrolerako printzipioetan oinarrituz: kasuak epidemiaren agerpentzat hartzea, kontaktuen azterketa eta profilaxia, txerto-sistema egokiez hornitzea, etab.

Meningitisaren kasu gehienen jatorria Neissaria meningitidis bakterioa edo meningokoko izenaz ezagunagoa den bakterioa da. Tamalez, mikroorganismo horren aurkako txertorik ez dago eta beraz, diagnostikogoiztiarra, tratamendu egokiaeta gaixoekiko kontaktuak saihesteari begira hartutako neurriak dira gaixotasunari aurre egiteko ditugun bitartekorik eraginkorrenak. Nolanahi ere, ez da meningitisa sortzen duen bakterio bakarra. Haemophilus influenzae izenekoak ere gaixotasuna eragiten du, baina bere intzidentzia txikiagoa da. Horretarako txerto eraginkorrik egon badago eta duela urtebete inguru hasi zen erabiltzen estatu espainolean.

Gaixotasunaz ohartarazteko sistema desberdinak erabiliz posible da meningokokoek eragindako meningitisa kontrolatzea eta hori egin da E.A.E.n usadioz. Aitzitik, Haemophilus influenzae delakoak sortutakoari buruz ez da 1994a arte Euskal Autonomia Elkartean datu fidagarririk izan. Urte horretatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaixotasunari zegokion informazio xehea biltzeari ekin zion txertaketari buruzko erabakia hartzeko asmoz. Horretarako, Euskadiko Txertaketari buruzko Aholkulari Batzordearen iradokizunak hartu ziren kontutan.

1994ko urtarrilean, Euskal Autonomia Elkartean kobertura handia duen mikroorganismoen kontrolerako sistemak bere gain hartu zuen Haemophilus influenzae ren kasuen azterketa. Horrela, atzera begirako inkesta egin zen 1988-1994 bitarteko kasuak aurkitzeko. Horrez gain, 1993 eta 1994 urteetako kasuak ospitaletako altak miatuz aztertu ziren.

Meningitisak eta Haemophilus influenzae -rekin zerikusia izan zezaketen gaixotasunak zerrendatu ziren: meningitisa bera, pneumonia, epiglotitisa, artritisa, etab. Azterketaren xedetzat 5 urtetik beherako haurrak hartu ziren. Datu horiek guztiak zehatz-mehatz aztertu eta gero, adin-tarte horretan umeen artean meningitisaren eta Haemophilus influenzae -ren intzidentzia-maila jakiterik izan zen (ikus 1. taula).

Datu horietan ikus daitekeenez, Euskal Autonomi Elkartean Haemophilus influenzae -k kutsaturiko meningitis-kasuen intzidentzia bost urtetik beherako 100.000 haurretan 15ekoa baino handiagoa da eta kopuru hori areagotu egiten da gaixotasun inbaditzaile guztiak kontutan hartzen badira. Epidemiologikoki aztertzen baditugu, intzidentzia-maila horiek txerto-kanpaina bereziak abiarazi behar direla adierazten digute. Ondorio horretara iritsi aurretik, beste zenbait herritan egindako azterketak ere kontutan hartu ziren (ikus 2. taula).

E.A.E.MeningitisaGaixotasun inbaditzaileak1988-92
1993
199413
19
1722
29
23
1. taula. 5 urtetik beherako 100.000 biztanleko tasak.
Eremua: Euskal Autonomi Elkartea


Aholkuak eta txertaketarako irizpideak

Txertaketari buruzko Aholkulari Batzordearen gomendioak, epidemiologia-azterketetatik ondoriozta daitezkeen datuak, gaixotasunari aurre egiteko txertoak badaudela eta alderdi operatibo desberdinak kontutan hartuz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei txertatzeko aukera eskaintzea erabaki zuen.

Txertaketa-metodikoa martxoaren 1ean jarri zen martxa. Prestakina txertatzeko gomendatutako sekuentziak bestalde, 4 dosi aurreikusten ditu: lehena 2 hilabete dituela eta gainerakoak 4, 6 eta 18 hilabeterekin, gaur egun DTP delakoaren (difteria-tetanoa tosterina) eta polioaren kontrako prestakinak txertatzen diren aldiekin bat eginez.

Arestian esan bezala, aurtengo urtarriletik aurrera jaiotako haur guztiei jarri ahal izango zaie txertoa. Eta begiz jotako datuen arabera, aurten 15.500 ume inguru jaioko da E.A.E.n.

Gaur-gaurkoz, E.A.E. da txertoa eskaintzen duen lehen komunitate autonomoa, ez baita beste inon aurreikusten haurren txertaketa-egutegian. Sistema martxan jarri den lehen urtean 65 milioi pezeta inbertituko dira txerto-erosketan.

HERRIA
TASA
HERRIA
TASA
FRANTZIA
SUITZA
ESKANDINAVIAKO HERRIAK
ALEMANIA
HERBEHERAK
INGALATERRA eta GALES
23
60
50-65
23
22
26
KANADA
AUSTRALIA
ISRAEL
EEBB (bertan jaio ez direnen artean)
EEBB (bertan jaiotakoen artean)
E.A.E.
26
58
34
19-98
152-474
23-29
2. taula. Haemophilus influenzae -k eragindako gaixotasunen intzidentzia-maila 5 urtetik beherako haurren artean 100.000 biztanleko hainbat herritan, txerto-kanpainari ekin baino lehen.

Haemophilus influenzae -ren kontrako txertoaren ezaugarriak

Estatu espainoleko merkatuan egun aurki daitezkeen txertoek bi eredu desberdinen nahasketan dute jatorria. Batetik, Lederle izeneko laborategian ekoizten den HibTITER R dugu, PRP-CRM proteinarekin nahasturik, eta bestetik, Pasteur-Merieux laborategiko Act HiB R , PRT-T substantziarekin nahasita.

Bi txerto horiek frogatuta dute 18 hilabetetik beherakoen artean gaixotasunari aurre egiteko duten ahalmena. Gainera, babes-mekanismoei buruzko informazioa gorde egiten dute. Txertaketa 2 hilabetetik gora gomendatzen da.

Txertaketa muskulubarnekoa da eta beti, DPT txertoa jarri ez den izterrean ipini behar da. Bigarren mailako ondorioei dagokienez, atzeman diren sintomak behin-behinekoak direla eta epe motzerako kalterik ez dutela eragiten esan beharra dago; hantura, azkura edota eritemak atzeman dira, baina garrantziarik gabekoak.

Euskal Autonomi Elkarteko txertaketa-programa aurrera ateratzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak HibTITER R txertoa aukeratu zuen eta berau erabiliko da aurrerantzean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia