Tximinoei diabetea sendatu diete txerrien Langerhans-en uharte-zelulak erabiliz Minnesotako Unibertsitatean. Txerri-zelula horiek tximinoan iraun dezaten, immunoeskasia-protokolo berri bat erabili dute.
Gizakietan lortu da 1 motako diabeteak atzera egitea giza uharte-zelulak txertatuta. Baina eskaria ezin da ase, eta uharte-zelulen beste iturri bat izatea (txerria, adibidez) berebizikoa da. Hurrengo pausoa izango da tximinoekin probatu duten protokoloa egokitu eta gizakiekin probatzea.
Elhuyar Zientzia
 
         
                     
                   
    
    
    
            






