Meridako Joaquin Velez harakinak txerri izugarria hazi du, baina dietan dauka. Txerriak 18 hilabete ditu eta 440 kiloko pisua, luzeran bi metro pasatxo ditu eta altueran metro bete. Baina, esan bezala, harakinak dietan dauka animalia, egunean 15 kilo arto besterik ez dizkio ematen. Joaquin Velezek txerria Guinnes errekorren liburuan sartu nahi du, eta bere ustez gehiegi jango balu hil egingo litzateke, ezingo bailitzateke oinez ibili.
7kn argitaratua
Beñar Kortabarria Olabarria,
Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.