}

Tunel efektuko mikroskopioa

2000/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1981. urtean, IBM enpresak Zurich-en duen egoitzan, Heinrich Rohrer eta Gerd Karl Binnig fisikariek aurrerapauso ederra eman zuten. Mekanika kuantikoaren ekuazioek elektroiek molekula batetik bestera salto egiteko ahalmena dutela iragarri zuten. Probabilitate erreala bazegoen, behintzat. Ideia horren eskutik, inoiz lortutako zehaztasun handieneko mikroskopioa asmatu zuten (Scanning Tunnel Microscope, STM).

Elektroiek metalezko orratz batetik edozein azaletara salto egin dezakete, nahiz eta bien arteko distantzia handia izan. Beraz, orratza azalaren gainetik pasatuz gero, elektroi gehiagok egingo dute salto distantzia hori txikiagoa denean (azaleko atomo bat besteen gainean dagoenean, adibidez) eta korronte elektrikoaren intentsitatea handitu egingo da. Hortik abiatuta, STMk azal horren irudikapena egin dezake maila atomikoan. Atomoak "ikusteko" modua da. Gainera, elkarrekintza handia lortzen bada, tresna hori atomoa hartu eta lekuz aldatzeko gai da. Horrela, nahi diren egiturak sor daitezke, nanomakinak barne.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia