Trafikoa eta fisika
2008/03/31 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Sakatu irudiaren gainean bideoa ikusteko
Hipotesi asko dago. Horietako baten arabera, partikulen fisikaren oinarrizko kontu bat besterik ez da. Partikula asko duten sistemetan, ezinezkoa da partikula guztiak abiadura berean mugitzea, eta, partikulen dentsitate batetik gora, horrek nahitaez eragiten ditu partikulen pilaketak. Teoria fisiko hori trafikoari aplikatuta azal daiteke nola sortzen diren auto-ilarak, auto asko dabilenean.
Baina hori teoria besterik ez da. Japoniako ikertzaile batzuek esperimentu bat egin dute teoria hori praktikan ikusteko. 230 metroko pista biribil batean auto asko sartu dituzte. Gidariei eskatu diete abiadura jakin batean ibiltzeko, orduko 30 kilometroko abiaduran, hain zuzen. Baina ezinezkoa da auto guztiak une oro abiadura horretan ibiltzea. Pixka bat azkarrago edo mantsoago mugituko dira lehenago edo geroago. Eta partikulen fisikak iragartzen duen efektua eragiten du horrek: autoak pilatu egiten dira, hau da, auto-ilarak sortzen dira. Hortik dator hasieran aipatutako paradoxa: mundu moderno azkarrak auto asko izatea eskatzen du, eta horrek trafikoa mantsotzen du nahitaez, fisikak aginduta.
Bideoa: New Journal of Physics
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia