}

Tornado-bidea

2001/06/27 Elhuyar Zientzia

Wisconsin-eko Siren hiriaren argazki hauek estatubatuarren Landsat-7 sateliteak hartu ditu. Goiko argazkia maiatzaren 18koa da, eta 75 kilometro luze eta 30 kilometro zabal den eskualdeari dagokio. Erdikoa eta behekoa joan den ekainaren 19koak dira, eskualde berekoak, tornado bat pasatu eta hurrengo egunean hartutakoak. Eta argazkiak alderik alde zeharkatzen dituen marra zuria ez da akatsa bat, tornadoak utzitako arrasto ikusgarria baizik.

Landsat-7 sateliteak 16 egunez behin ematen dio bira Lurrari, eta Siren hiria zeharkatu zuen kasualitatez tornadoa pasatu eta hurrengo egunean. Ingurugiroa ikertzeko Estatu Batuetako Institutuak tornadoak eragindako kalteak neurtzeko erabili ditu irudi ikusgarriok.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia