Titanek ez du itsasorik

Titanek ez du itsasorik


Cassini zundak hartutako irudietan oinarrituta, astronomoek uste zuten Saturnoren Titan ilargian ozeanoak, lakuak eta ibaiak zeudela. Gainera, atmosferan zegoen metano-kontzentrazioa ikusita, hidrokarburo likidozkoak izan zitezkeela iradoki zuten. Usteak erdia ustel, ordea. Orain hobeto aztertu dituzte argazkiak, eta, likidoaren ordez, sumendi bat aurkitu dute. Nonbait, litekeena da erupzio batek sortu izana egitura horiek, eta lur azpian egotea atmosferako metanoaren jatorria. Ikerketa Nature aldizkarian argitaratu dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia