}

Termosfera mehetzen, sateliteen mesederako

2007/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Termosfera mehetzen, sateliteen mesederako
2007/01/01 | Elhuyar

Karbono dioxidoak behe-atmosfera berotzen du, berotegi-efektuaren bidez. Goi-atmosferan, aldiz, karbono dioxidoak ez du nahikoa dentsitate negutegi-efektua eragiteko, eta, aitzitik, inguruko beroa xurgatu eta Lurretik at irradiatzen du. Horrela, goi-atmosfera hozten ari da, eta Lurrerantz konprimitzen.

Berri ona da hori sateliteentzat; izan ere, goi-atmosferan dentsitatea txikiagoa denez, marruskadura txikiagoa jasan behar dute, eta denbora gehiagoz iraun dezakete orbitan. Baina, bestalde, gauza bera gertatzen da espazioko zaborrarekin ere.

1
227
2007
1
024
Fisika
Berriak labur
14