}

Telefono mugikorren kasuan, usteak erdia ustel

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Telefono mugikorren kasuan, usteak erdia ustel
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: SIEMENS)

Nottinghamgo Unibertsitatean ikerketa bat egin dute ikusteko zer erlazio dagoen garuneko tumoreen eta telefono mugikorrak erabiltzearen artean. Lau urte iraun du ikerketak, eta, dirudienez, mugikorrak erabiltzeak ez du areagotzen garuneko tumorea izateko arriskua.

Nahiz eta beste azterketa batzuetan ondorioztatu duten mugikorrek eragin kaltegarria dutela, ikerketa honen arabera, ez dago erlaziorik tumorea izatearen eta mugikorraren erabileraren artean (noiztik erabiltzen den mugikorra, zenbat aldiz erabili den eta guztira zenbat denboran erabili den kontuan hartuta).

Batez ere, mugikorra aspalditik erabiltzen dutenetan jarri dute arreta ikertzaileek, hasierako mugikor haiek seinale analogoak erabiltzen baitzituzten, eta energia handiagoa igortzen baitzuten. Alabaina, mugikor analogoak erabiltzen zituztenek ez dute besteek baino arrisku handiagoa tumoreak garatzeko garunean.

Dena dela, azterketa gehiago egin behar direla uste dute ikerketaren egileek.

Berriak labur
9
1
218
2006
3
024
Osasuna; Telekomunikazioa