}

Telefono-gerra

1995/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EEBBetako ProCD izeneko enpresak British Telecom telefono-konpainia kinka larrian jarri du oraingoan. ProCD-ek Britainia Haundiko telefono guztiak CD-ROM batean biltzeko asmoa azaldu du eta, agidanez, prototipoa prest dute jadanik. Une honetan auzitegien esku dago afera, baina estatubatuarrek lanean dihardute, legeak telefono-zerrenden hedapen-eskubidea aitortuko dielakoan baitaude.

Horrela gertatuko balitz, CD-ROM irakurgailua duen edonork Britainia Haundiko telefono zerrenda kontsultatu eta bertan dagoen informazioaz baliatu ahal izango da segundo gutxiko tartean. Iaz EEBBetako telefono-zenbaki guztiak biltzen dituzten bost CD-ROM merkaturatu zituen enpresa horrek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia