Talka-uhinen irudia
1994/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eztanda supertsonikoaren irudia eta eztandaren irudia hartzeko erabili zen teleskopioaren argazkia.
T-38 hegazkinak soinuaren abiadura-muga gainditu zuen, eta NASAk Langley-n duen zentruko Leonard M. Weinstein ikerlariak, berak moldatutako teleskopio bereziaz, eztanda supertsonikoaren irudia hartu zion. Hegazkinak sortutako talka-uhinak garbi ikusten dira, eta aerodinamikan diharduten ikerlariak pozik daude; Weinsteinen teleskopioa beren lanerako tresna ezinhobea baita.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia