}

Suntsipen masiboaren azalpena, zenbait landare-fosiletan

2009/06/23 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Groenlandiaren ekialdeko zenbait landare-fosilek erakusten dute Triasiko-jurasikoko landarediak nabarmen egin zuela behera. Ikertzaileen ustez, gainbehera hori bat dator garai hartako atmosferako karbono dioxidoaren gehikuntzarekin eta berotze globalarekin.

Triasiko-jurasikoan gertatu zen Lurreko bost suntsipen masiboetako bat. Landareetan behatutako fenomenoa aztertzeak lagundu diezaguke suntsipen masibo horren azalpena edo zergatia aurkitzen.

Jennifer McElwainek eta haren taldeak Triasiko-jurasiko garaiko landare fosilen sei talde aztertu dituzte. Ikusi dute landare-taldeen nahiz banako landareen kopurua gutxitu egin zela suntsipen masiboa gertatu zen garai horietan. Ikertzaileen ustez, landareen dibertsitatean izan zen gainbehera bat dator landareek ingurumenean gertatzen diren aldaketa bortitzen aurrean erreakzionatzeko edota erantzuteko duten ahalmenarekin. Dena den, gutxitze hori ez da ingurumen-aldaketa gradualen isla. Hasiera batean garai hartarako ikertzaileek aurreikusi moduan.

Triasiko-jurasikoan gertatu zen suntsipena itsasoko espezieak desagertu zirelako eta ondoren dinosauroak agertu zirelako da batik bat ezaguna. Trantsizio hori gertatu izanaren urratsak hobeto ulertzen lagunduko die behaketa honek ikertzaileei.

Irudia: Jennifer McElwain

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia