Sumendien mugimendua

Advanced Synthetic Aperture Radar (ASAR) radarraren interferograma hau Afrikako Rift Valleyko (Kenya) inguruneari dagokio, eta lurrazalaren desplazamendu txikiak ikus daitezke bertan. Alegia, begi-bistan ezin hauteman genitzakeen Longonot sumendiaren —aurrealdean eta eskuinean— mugimenduak ageri dira irudian. Hondoan ageri dena Suswa sumendia da, oraingoan deformaziorik pairatu ez duena.

SAR Interferometriaz (InSAR) baliatuta, zientzialari-talde batek egiaztatu du 1997tik 2000ra Suswa eta Menengai sumendiak (azken hau ez da ikusten irudian) 2-5 zentimetro hondoratu zirela. 2004tik 2006ra artean, berriz, Longonot sumendia 9 bat zentimetro altxatu zela jakinarazi dute.


Argazkia: ESA.

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Geologia