}

Sumendiak, susmagarri dinosauroen galeran

2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sumendiak, susmagarri dinosauroen galeran
2009/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: USGS & B. Chouet)

Uste nagusiaren aurka, dinosauroak ez ziren galdu meteorito baten talkaren eraginez, baizik eta sumendi-erupzio masiboen erruz. Hori proposatu dute hiru ikerketa-taldek, Indian jaso dituzten lagin batzuk aztertuta.

Ikertzaileek frogatu dutenez, lau erupzio handi izan ziren K/T iraungitzearen garaian. Garai hartan, lurreko eta itsasoko espezie ugari galdu ziren, tartean dinosauro guztiak, eta horrek markatzen du Kretazeoaren amaiera eta Tertziarioaren hasiera. Juxtu orduan gertatu zen meteoritoaren talka, eta 1980-1990etik geologo gehienak bat etorri dira talka eta iraungitzea lotzen dituen hipotesiarekin.

Duela gutxi AGU Amerikako Geofisika Batasunak egin duen bileran, ordea, sumendi-erupzioen hipotesia aurkeztu zuen Princeton Unibertsitateko G. Kellerrek gidatutako nazioarteko taldeak. Sumendi-erupzio masiboek isuritako laban hipotesi hori indartzen duten aztarna ugari topatu dute, eta iraungitzearen eragile nagusia sumendiek atmosferara igorri zuten sulfuro dioxidoa izan zela proposatu dute.

1
250
2009
2
017
Paleontologia; Geologia
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia