}

Sumendiak ez daude lotan

2003/02/03 Elhuyar Zientzia

Sateliteek jasotako irudiei esker, ustez jarduerarik ez zuten Andeetako lau sumendi aktiboak direla ikusi dute zientzialariek. Sateliteek eremu berak denbora-tarte desberdinetan behatu dituzte, eta irudi batzuen eta besteen artean aldeak daudela konturatu dira. Horren arabera, ustez jarduerarik ez zuten sumendi horietan aldaketa geologikoak gertatzen ari dira. Horrek ez du esan nahi ezinbestean erupzio bat gertatuko denik, baina bai arriskua egon daitekeela.

Hori ikusita, geologo batzuek munduko sumendien errolda egitea proposatu dute; izan ere, baliteke uste baino sumendi gehiagok izatea nolabaiteko jarduera bolkanikoa. Sateliteak oso baliagarriak izango dira errolda egiteko, eta baita, erupzioren bat edo lurrikararen bat gertatuz gero, kaltetutako eremuak zein diren eta kalteak zenbaterainokoak diren jakiteko ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia