}

Sumendi poluitzaileak

1992/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikerlari-talde batek Etna sumendiak azken hamabost urteotan igorritako gasei buruzko azterketa plazaratu berri du.

Munduan piztuta dauden ehun sumendietan Etna omen da eraginkorrena. Egunero 4.000 tona SO2 emititzen omen du, hau da, Lur osoan egunero dauden sufre-emisioen % 10.

Etnak urtero 25 milioi tona gas karboniko emititzen du atmosferara bi lekutatik: batetik mendi-gailurretik eta bestetik alboetatik. Gas karbonikoaren emisioa ez da sufre-emisioa bezain garrantzitsua.

Urtero Lurrean 22 mila milioi tona gas karboniko emititzen dira. Beraz, Etnak emititzen duena milako bat besterik ez da.

Datu hauek ikusita, Lurreko atmosferan emisio hauek duten garrantzi erreala zehaztea geratzen da. Ikerlari amerikarrentzat kalteak begi-bistakoak diren bitartean, ikerlari frantziarrek saiakuntza gehiago egin nahi dute ezer esan aurretik.

Joan den urteko ekainean Filipinetako Pinatubo sumendiak 15 milioi tona SO2 jaurti zituen berrogeitazortzi orduan; sumendi guztiek urtebetean batera emititzen dutena beraz. Estimazio hau NASA-k dituen teledetekzio-sistema berrietan oinarrituz egin zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia