Sugarra espazioan

Nolakoa da sugarra grabitaterik gabe? Sugarra oso ezberdina da espazioan eta Lurrean. Sandra Olson, NASAko Gleen ikerketa-zentroko ingeniari aeroespazialak iruditan egiaztatu du hori.

Mikrograbitate-egoeran dagoen sugar baten hiru irudi gainezarriz lortu du goiko irudi eder hori. Irudi bakoitzak erakusten du sugarra nola hedatzen den zelulosazko paper batean mikrograbitate-egoeran. Kolore ezberdinek sugarrean gertatzen diren erreakzio kimikoak irudikatzen dituzte. Gune urdinak kimioluminiszentziak eragindakoak dira (erreakzio kimiko batek sortutako argia); kolore zuria, horia eta laranja duten guneak, berriz, sugarraren kedar distiratsuaren ondorio dira.

Irudi honek 2011ko Combustion Art Competition lehiaketa irabazi du.

Irudia: NASA

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika