Sudurraren kolorea adinarekin lotuta dago, adinean aurrera egin ahala gero eta orezta ilun nabarmenagoak baitituzte. Ikertzaile horiek uste dute sudurraren % 50 baino gehiago oreztaz beteta dutenak bakarrik hilez gero, ehizaren eragina gutxitu egingo dela lehoi-taldeetan. Beste ikertzaile batzuen ustez, ordea, ehiza horrela arautzekotan, kontrol handia beharko da, ehiztari guztiek ez dutelako arduratsu jokatzen. |