Suak erorarazi zituen dorreak
2001/09/13 Elhuyar Zientzia
New York-eko World Trade Center-en zeuden Dorre Bikiek hegazkinen talkei eutsi egin zieten, baina ezin izan zuten jasan horien ondorioz sortu zen sutea.
Dorreen egitura altzairuzko habez osatuta zegoen, batzuk erdigunean eta beste batzuk eraikinaren kanpoaldetik. Barruko habeek igogailuei eta eskailerei eusten zieten. Gainera, barrukoak eta kanpokoak lotzen zituen kable-sarea gehitu zen egitura indartzeko.
Altzairuzko zutabe gehienak zementutan sarturik zeuden, suteetatik babesteko eta suhiltzaileei lan egiteko denbora ziurtatzeko.
Dena dela, adituen arabera, hegazkinen erregaiak sutearen tenperatura asko igoarazi zuen. Horrela, altzairu-mota horren urtze-puntua (800 °C gutxi gorabehera) gainditu egin zen eta habeak bigundu egin ziren. Goiko pisuen zamari ezin zitzaionean eutsi, eraikinak erori egin ziren.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia