Stardust zunda
1999/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Joan den hilaren zazpian NASAk Stardust zunda espazioratu zuen. Helburua Wild-2 kometaren muineko laginak hartu eta lurrera ekartzea da. Kometara 2004ko urtarrilaren 2an iritsiko da eta jasoko dituen partikulen tamaina oso txikia da, mikroi bat baino txikiagoa, hain zuzen ere. Horretarako aerogel izeneko materiala erabiliko dute hamar ordu iraungo duen eragiketan. Ez dago munduan material honek baino dentsitate txikiagorik duenik, baina partikulak eraldatu gabe harrapatzeko adinako erresistentzia du.
Partikulak harrapatu ondoren, horretarako erabiliko den kaxa erabat itxiko da eta itzulera-kapsulan sartuko. Hori 2006ko urtarrilaren 15ean lurreratuko da Utah-ko basamortuan paraxut batek lagunduta. Wild-2 kometa egokia dela deritzote, oraindik ere eguzki-sistema sortu zeneko egitura omen du eta. Guztia ongi aterako balitz, Ilargikoa ez den material espaziala Lurrera ekartzen den lehen aldia izango litzateke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia