Sorgailu elektrikoak hezur-haragizko soldaduentzat
2001/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Askotan, helburu militarrekin egindako ikerketa zientifikoek lehen pentsaezinak ziruditen tresnak lortzeko balio izaten dute. Kasu honetan, sorgailu elektriko ahaltsu eta arinez ari gara.Izan ere, soldaduek gero eta tresna elektriko gehiago eraman behar izaten dute aldean eta horiek guztiak elikatzeko energia asko behar da.
Estatu Batuetako itsas armadarentzat lan egiten duen Pacific Northwest National laborategiko ingeniariak ezaugarri horiek dituen sorgailua diseinatzen ari dira eta, duela gutxi, lortutako lehenengo prototipoa erakutsi dute. Sistema horretan, lehenik, metanol likidoa hidrogeno bihurtzen da.
Gero, hidrogenoak atmosferako oxigenoarekin erreakzionatzean, elektrolisiaren alderantzizko prozesua gertatzen da eta korronte elektrikoa eta ura sortzen dira. Egin nahi duten sorgailuak 1,5 kg inguruko pisua izango du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia