Sopranoen ahots-mekanismoak

Sopranoen ahots-mekanismoak


Sopranoen ahotsen oinarri fisiologikoak ezagutzeko ikerketa bat egin dute Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Horretarako, sopranoei aurrez ezarritako ariketa batzuen arabera abesteko eskatu zitzaien. Abesten denean ahotsaren emisioan parte hartzen duten mekanismo fisiologikoak zehaztea zuen helburu ikerketak.

Hain zuzen ere, maiztasun eta intentsitate jakin batzuetan abestean ahots-kordetatik pasatzen den airearen presioa neurtu da. Horrela ikusi da sopranoek nota altuen gainetik dagoen erregistroa ere erabiltzen dutela, orain arte ia ezezaguna zen erregistroa.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna