}

Solidoen barruko eremu magnetikoa ikusgai

2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Solidoen barruko eremu magnetikoa ikusgai
2008/05/01 | Elhuyar

Orain arte, ez da modurik izan ikusteko zer itxura hartzen duten eremu magnetikoek solido baten barruan. Solidoaren azalera mugatzen ziren erabiltzen zituzten teknika guztiak. Orain, neutroi-sortak erabilita, solidoaren barrua arakatzeko aukera ematen duen metodo bat garatu dute fisikari alemaniar batzuek Berlingo Hahn-Meiner institutuan. Neutroiak egokiak dira teknika horretarako, bi arrazoirengatik: solidoetan sartzeko ahalmena dutelako eta spin magnetikoa dutelako --eta, beraz, solidoen barruko eremu magnetikoarekin izaten dute elkarrekintza--. Teknika berriari esker irudikatu ahal izango dute, adibidez, nolako eremu magnetikoa dagoen supereroale baten barruan.

1
242
2008
5
020
Fisika
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia