Sitsen eboluzio birtuala
2002/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hainbat animaliak ikusiak ez izateko kolorazio babeslea garatu dute, adibidez, gaueko sitsak. Oso ezaguna da Britainia Handian industria-iraultzan gertatutakoa: lantegien keagatik zuhaitzak belztearekin batera, kolore ilunak zituzten sitsak ugaritu egin omen ziren. Lehen kolore argia zutenak arruntak baziren ere, enbor belztuetan errazago ikusten ziren; ondorioz, harrapariek erraz ikusten zituzten eta asko gutxitu ziren.
Eboluzioaren mekanismo horren inguruan eztabaida eta ikerketa batzuk egin badira ere, harraparitzaren maiztasunari lotutako fenotipo-aldaketa ez da inoiz frogatu. Duela gutxi, ordea, AEBetako Nebraskako Unibertsitatean ikerketa bitxi bat egin dute. Ikerketa horretan, sitsen irudi birtualak, fenotipoaren aldaketak kontrolatzen zituen algoritmoa eta egiazko txoriak erabili dira. Horren bidez, sitsek txorientzako detektatzen zailak diren fenotipoetara eboluzionatzen dutela ikusi dute zientzialariek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia