}

Sistema bikoitzak hiru osagai

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kuiper-en gerrikoa deritzon espazioko eremuan dauden objektu batzuk bikoteka agertzen dira, eta ikertzaile batzuek haien sorrera azaltzeko eredu berri bat aurkeztu dute. Kuiper-en gerrikoa, Neptunotik hurbil dagoen eremua, Eguzkiaren inguruan biraka ari diren gorputz txiki eta arrokatsuz beteta dago.

(Argazkia: ESA).

Gorputz horiek izoztuta daude, eta Eguzki-sistemaren formazioan geratutako hondarrak direla uste dute. Haietako batzuek sistema bikoitzak osatzen dituzte, objektu biek elkarren inguruan orbitatzen dute, eta, sistema moduan, Eguzkiaren inguruan ari dira biraka.

Ikertzaileek proposatu duten ereduan, bikoteak objektu handi batek eta objektu txiki batek osatzen dituzte hasieran. Ondoren, bikotearen grabitate-eremuak hirugarren objektu bat harrapatzen du eta txikiena sistematik kanpo geratzen da.

Sistema horiek gero eta gehiago dira, eta orain haien orbitak ikertu nahi dituzte. Ikerketa lagungarria izan daiteke objektuen jatorria ezagutzeko eta mekanismo berria egokia ote den baieztatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia