Sexuen dimorfismoak biodibertsitatea handitu
2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Espezie askotan, ohikoa izaten da arra eta emea morfologikoki desberdinak izatea: kolorea, tamaina... Sexu-dimorfismoa esaten zaio horri. Dimorfikoak dira, besteak beste, musker-espezie batzuk. Horrexegatik, muskerrekin egin dute lan sexu-dimorfismoaren eta biodibertsitatearen artean loturarik baden ikusteko. Eta, antza denez, bada loturarik: sexu-dimorfismoak biodibertsitatea handiagoa izatea eragiten omen du.
Ikerketa Antilla Handietako (Puerto Rico, Jamaika, Kuba eta Hispaniola) Anolis muskerrekin egin dute; hamaika Anolis musker-barietate daude uharte horietan, urak bereizita hazi dira muskerrak, eta hainbat ingurunetara egokitu dira. Ikertzaileen esanean, prozesu horretan, sexu-dimorfismo handia duten espezietako sexu bakoitzak txoko ekologiko jakin bat kolonizatzen du, eta horrek biodibertsitatea handitzea ekartzen du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia