Sexuak mugatzen ditu morfinaren errezeptoreak
2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hainbatetan adierazi dute ikerketek morfinak eta haren antzeko analgesikoek eragin handiagoa dutela gizonezkoetan emakumeetan baino. Atlantako Georgia Estatu Unibertsitatean arratoiekin egindako ikerketa baten arabera, hori horrela da arrek botika horien errezeptore gehiago dituztelako mina prozesatzen duen garun-zati batean. Arratoi ar eta emeek ere sentikortasun desberdina dute morfinarekiko, eta horregatik egin dute azterketa animalia horiekin. Badakite arratoietan behatutako desberdintasuna ez dela zertan gizakietan agertu, baina ikertzaileek uste dute esperimentu horrek agerian utzi duela sexuak bereizita aztertu beharko lituzketela minaren kontrako botikak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia