Sateliteak eta Amazoniako gehiegikeriak
1995/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Amazonia ekologiaren ikurra izan da urte askotan. Kanpaina eta ekitaldi entzutetsuei esker, munduko paradisu koloretsu eta aberatsa arriskupean zegoela ohartu zen jende asko. Bigarren urratsa babes-programa bereziak abiaraztea izan da. Brasilian ezarriko den kontrol-zentru berria da horren adibidea.
Landsat satelitea erabiliz, Amazonian gertatzen diren neurrigabekeriak kontrolatzeko aukera izango dela uste da. SIVAM izenaz bataiatu duten programa honen xede nagusia Amazonian gertatzen den legez kanpoko baso-ustiapena geldiaraztea da. Horrez gain, suteei aurre egiten lagunduko du SIVAMek, 5.000 m2 hartuko baititu bere kontrolpean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia