
Begiratu batera balleta dirudi: sardina-sarda alde batera eta bi marrazoak bestera zilipurdi dotorean. Argazki ederra da, eta hala iritzi dio epaimahaiak ere; izan ere, Basabizitzaren Argazkilari Onena izendatu dute Doug Perrine, argazki horren egilea, hain zuzen ere. Argazkia ‘argi- eta mugimendu-ikuskizun’ gisa definitu du epaimahaiak.
Lehiaketa BBC Wildlife Magazine aldizkariak eta Londresko Historia Naturalaren Museoak antolatzen dute urtero. Aurtengoa 21. edizioa izan da, eta 18.500 argazki aurkeztu dira lehiaketara; horietako asko oso ikusgarriak dira.
Rementeria Argote, Nagore
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.







