
Saharako basamortuko paisaiarik desertuenetariko bat ageri da irudian. Aljeria hegoalde-erdialdean dago, eta urik eta landaretzarik ez dagoelako da ezaguna. Beldurraren Lurraldea izenez ezagutzen da.
Irudian ikus daitekeenez, eskualde horrek hareharri ilunez osatutako mendixkak, arroila ikaragarriak, gatzagak (zuriz), harrizko goi-lautadak eta abar ditu. Irudiaren goialdeko egitura, lore-sorta horixka baten antza duena, alboetarantz baino gehiago gorantz hazten den duna-multzo bat da.
Japoniako satelite batek ekainaren 24an ateratako argazkia da.Irudia: ESA
Kortabitarte Egiguren, Irati
Elhuyar Zientzia
 
         
                     
                   
    
    
    
            






