Saguzarrak, intsektuak bezala planeatzen
2008/03/03 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Saguzarrek planeatzeko hegoak astindu behar dituzte, gutxi bada ere, hegoaren ertzean aire-zurrunbilo bat sortzeko. Zurrunbilo horren goranzko aldeak saguzarra airean izateko adinako indarra du.
Estrategia hori intsektuetan ikusia zuten zientzialariek, eta harrituta geratu dira saguzarrek ere erabiltzen dutelako. Azken batean, saguzarrak intsektuak baino askoz handiagoak dira, askoz pisuagoak, eta, beraz, sortu behar duten zurrunbiloak askoz indar handiagoa izan behar du. Hori lortzeko, bai, saguzarrek badute berezko teknika bat: hatzak mugituta hegoen forma egokitzen dute, hatzak berak hegoaren parte baitira. Horren ondorioz, aire-zurrunbilo egoki bat sortzen dute.
Zientzialariek jokaera hori aztertu dute, saguzarrak haize-tunel batean sartuta; janaria jarri diete tunelaren barruan, lainoa sortu, eta, laserrak eta abiadura handiko kamerak erabilita, saguzarren mugimenduak zehatz-mehatz aztertu dituzte.
Irudia: F. T. Muijres, Lund University
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia