}

Saguaren esperma

2002/07/11 Elhuyar Zientzia

Harry Moore biologo ingelesak aurkikuntza bitxia egin du: saguaren espermatozoideak elkarri lotzen zaizkie emearen baginan aurrera egiteko. Isatsak bihurrituta, azkar mugi daitekeen taldea osatzen dute. Moore-k basasaguaren (Apodemus sylvaticus) espermarekin egin ditu behaketak, eta emaitzak Nature aldizkarian argitaratu dira.

Multzokatze hori eiakulatu baino pare bat minutu geroago gertatzen da, eta 20 minutura desegiten da, obuluak ernaldu ahal izateko. Mooreren ustez, litekeena da giza esperman antzeko zerbait gertatzea; ornogabeetan gertatzen dela, behintzat, jakina da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia