}

Sagarraren gorria

2007/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sagarraren gorria
2007/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Sagarraren kolorea kontrolatzen duen genea aurkitu dute Australiako ikertzaile batzuek. Hain zuzen ere, sagarrari kolore gorria ematen dioten antozianina izeneko konposatuak kontrolatzen ditu gene horrek.

Genea aurkitzeko, kontuan izan dute argiarekin aktibatzen dela; izan ere, sagarrak eguzki-argiaren eraginez gorritzen dira (ilunpean edo itzal itxian hazten diren sagarrak ez dira gorritzen). Bestalde, sagar-barietate bat baino gehiago aztertu dituzte: sagar-barietate berdeen eta gorrien antozianina-produkzioari erreparatu diote genea aurkitzeko.

Genearen aurkitzaileen esanean, aurrerantzean sagarraren kolorea kontrolpean izango dute, eta 'itxura oneko' sagarrak ekoitziko dituzte. Kontsumitzaileak begiz aukeratzen du sagarra eta itxura erakargarria izatea komeni zaie sagarren ekoizle eta saltzaileei. Dena dela, sagarrari gorria ematen dioten antozianinak antioxidatzaileak dira, eta, beraz, osasungarriak.

1
227
2007
1
002
Genetika; Botanika; Nekazaritza; Osasuna; Dietetika
Berriak labur
4