}

Robotiker-Tecnaliak irabazi du I+Gko Nazioarteko ONCE Saria

2006/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Robotiker-Tecnaliak irabazi du I+Gko Nazioarteko ONCE Saria
2006/12/01 | Elhuyar

Nazioarteko ONCE Sariak itsuentzako eta ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzako teknologia berrien ikerketa eta garapena saritzen du. Teknologia horietan oinarritutako sari handiena da nazioartean, eta Robotiker-Tecnalia zentro teknologikoak irabazi du laugarren edizioa.

Robotiker-Tecnaliaren proiektu irabazlearen helburua da itsuentzako edo ikusmen-arazoak dituztenentzako sistema bat garatzea, gailu mugikor baten bidez eguneroko informazio-pantailak (displays) irakur ditzaten, besteak beste, mikrouhin-labeetako, kartel komertzialetako edo garraiobideetako informazioa.

1
226
2006
12
016
Teknologia; Ikerketa-zentroak
Berriak labur
9