}

Renio diboruroa, ustekabeko material gogorra

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Renio diboruroa, ustekabeko material gogorra
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: G. Roa)

Diamantea baino material gogorragorik ez dago, eta horregatik erabiltzen da gainerako material gogorrak zulatzeko edo mozteko. Baina kasu batzuetan ezin da diamantea erabili, eta beste material gogor bat behar izaten da. Bigarren gogorrena boro nitruroa da; oso erabilgarria da, baina zaila egiteko, horretarako oso presio handia behar baita. UCLA unibertsitatean, Estatu Batuetan, hirugarren material ultragogor bat aurkitu dute: renio diboruroa.

Renio diboruroak eta boro nitruroak antzeko gogortasuna dute, baina alde garrantzitsu bat dago: lehendabizikoa laborategian lor daiteke, presio handia erabili beharrik gabe. Izan ere, beste aplikazio teknologiko batzuetarako sortu izan dute. Sortu bai, baina orain arte inork ez zion gogortasuna neurtu renio diboruroari. Zientzialariek kalkulu teorikoen bitartez iragarri zuten material gogorra izan behar zuela, eta iragarpena oso ona izan zen. Kasu batzuetan, diamantea bera lantzeko ere balio du.

1
233
2007
7
024
Materialak
Berriak labur
12

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia