}

Psoriasia tratatzeko sendagaia

2001/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte, infliximab izeneko antigorputz monoklonala artritis erreumatoidea eta crohn-en eritasuna tratatzeko erabili izan da. Estatu Batuetako New Jerseyko UMDNJ-Rober Wood Johnson Medikuntza Eskolako zientzialarien ustez, ordea, sendagai horrek psoriasia tratatzeko ere balio dezake. Psoriasia dermatosi kronikoa da, hau da, larruazaleko gaitz kronikoa. Gaur egun gaixotasun hori sendatzeko erabiltzen diren sendagaiak ez dira guztiz eraginkorrak edo, bestela, efektu toxikoak izaten dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia